Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Zerbitzuak Berdintasuna Hernaniko Jabetze Eskola

Hernaniko Jabetze Eskola

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

altZer da “jabetzea"?

“Jabetze” terminoa asko erabili izan da Hego eta Ertamerikan, bere jatorria Estatu Batuetan topatu behar badugu ere. Hitza ingeleseko “empowerment” terminotik dator.

Jabetzeak gure bizitzan autonomia izatea dakar, bizitzari aurre egiteko indarra eta konfidantza izatea, bizitzan aukera ezberdinak egiteko ahalmena izatea eta gizarte eraldaketan parte hartzea.Emakume bat jabetuta dagoela esaten dugu ahalmen horiek bizi-indar bilakatzen direnean, pertsona horren izaera osatzen dutenean.

Aldaketa pertsonal eta kolektiboa dakarren prozesua litzateke, emakumeen eta gizonen arteko botere harremanen eraldaketa dakarrena. Prozesu hori gauzatzeko hainbat faktorek bat etorri behar dute: emakumeei maila pertsonalean gertatzen zaiguna ulertzea; errealitatea eta testuingurua antzematea; eskubideak ezagutzea; informazioa eta baliabideak eskura izatea; geure ahalmenak lantzea; autonomia, konzientzia eta ahalmen kritikoa izatea.

Horregatik, jabetzea prozesu pertsonala da, norberari gertatzen zaion zerbait. Inork ezin du beste inor jabetu. Hala ere, erakundeek emakumeen eta emakume taldeen jabetze prozesuak sustatu ditzakete ditzakete. Horixe da Hernaniko Jabetze Eskolak duen asmoa.

Sorrera eta ibilbidea

Jabetze Eskolak antolatzeko ideia ertamerikatik hartua da. Gure inguruan Bizkaian sortu zuten lehena 2003an, Basauri, Ondarru, Ermua eta Getxoko Udal Berdintasun Arloek sortu zuten elkarlanean. Bertan izandako harrera eta emaitzak ikusita, Gipuzkoan 2006an hainbat udalerriren artean haiek hasitako bideari jarraitzea erabaki genuen. Momentu honetan Arrasate, Eibar, Azpeitia eta Hernaniko Jabetze Eskolak sarean ari gara lanean, nahiz eta udalerri bakoitzean ikastaro eskaintza propio bat izan.

Prestakuntza ikastaroak

Ikastaro eskaintza

JABETZE ESKOLA 2013


Aurreko urtetako ikastaroak

Jabetze Eskola. 2012ko urria

Jabetze Eskola. 2011ko martxoa

Jabetze Eskola. 2010eko urria

Jabetze Eskola. 2010eko otsaila

Jabetze Eskola. 2009ko urria

Jabetze Eskola.2009ko urtarrila

Jabetze Eskola. 2008ko urria

Jabetze Eskola. 2008ko urtarrila

Jabetze Eskola. 2007ko urria

Jabetze Eskola. 2006ko urria

http://jabetzeskola-hernani.nireblog.com

Ikastaroen hasiera jaialdia. Leoka

Laugarren urtez, Leokako labaderoan, Jabetze Eskolaren ikasturte berriari eman zaio hasiera. Antzina emakumeen topaleku, lan leku eta kontu toki izan zenean, berriro emakumeei eman zaie protagonismoa, Leoka emakumeentzako berreskuratuz. Hernani eta inguruko emakume artisten lana ezagutu eta gozatzeko aukera izango dugu aurten ere.

Aurtengoan, urriaren 1ean izan da aurkezpen hau eta bi emanaldi izan dira batean.  Lehenik Txaro Unzilla Atxotegi koreografoak zuzenduta, Biteriko Dantza Garaikide tailerreko ikasleek egin dute dantza. Ondoren Aranoko Ansa ahizpen kantaldia. Pianoa eta gitarra lagun hartuta, euskal kantua izan da protagonista, eta nola ez euskal abeslari emakumeen lanaz gozatu ahal izan da bertan.

 Azken urtetako jaialdiak

Leokako_emanaldia._2010

Leokako-emanaldia.2009

 Leokako-emanaldia.2008