Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Produktu turistikoak Top esperientzia: Hernani historian zehar

Top esperientzia: Hernani historian zehar

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

SAGARDOA HISTORIAN ZEHAR. ERDI AROKO HERNANI EZAGUTZEKO IBILBIDEA

Noiz: Larunbatero, otsailan, martxoan eta apirilean (txotx denboraldiaren barruan) eta Ostiral Santu egunean. Goizetan.
Iraupena: 2 ordu eta erdi + bazkariko denbora (10:30ean hasiko da).
Nori zuzendua: Taldean datorren edonori (batik bat bisitariei). Taldeak: gutxienez 8 pertsona / gehienez 15
Deskribapena: Garai bateko Hernanitik abiatu eta gaur egungo Hernaniren hainbat zertzelada ezagutzeko aukera paregabea. Sagardoaren kulturan murgildu, eta sagardotegiko menu tradizionala dastatzen den bitartean txotx errituan* parte hartzearen esperientzia.
-  Bisita gidatua oinez: hirigune historikoa, Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatua dago.
-  Tren berdean igo eta bidean gidaren azalpenak entzunaz sagardotegira joan sagardoa dastatzera. Dastatzea sagardogileak berak  zuzenduko du. Haurrek muztioa edango dute.
-  Irteera puntura itzuli tren berdean.
-  Bazkaria sagardotegian* (joan-etorria norbere kontu).
Prezioa: 0-3 urte: doan / 4-15 urte: 23 € / 16 urtetik gora: 40 €
Balio erantsia: Gidaren azalpenak /Sagardogilearekin harreman zuzena / Tren berdea.

Oharrak:

- Erreserba nahitaezkoa.
Erreserba e-postaz edo telefonoz egin daiteke . Helbidea: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Tel.: 943 33 70 28 (Gurutze - Ordutegia: 08:00- 15:00).
Gutxienez astebete lehenago baieztatuko da eta bertan jakinaraziko da bai dastatzea, bai bazkaria zein sagardotegitan izango den.
 - Tiketa esperientzia hasi aurretik jaso behar da.
Turismo informazio gunean. Ordainketa bertan egingo da esperientzia hasi
aurretik.Tiketa jasotzeko erreserbaren baieztapen-agiria aurkeztu behar da.
- Hizkuntzak: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta katalana.
- Sagardo dastaketa: Iparragirre sagardotegian edo Itxas Buru sagardotegian izango da.
- Bazkaria: Iparragirre sagardotegian, Itxas Buru sagardotegian edo Larre Gain sagardotegian izango da
* Sagardotegiko menu tradizionala: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuleta, gazta, intxaurrak eta sagardoa.
* Txotx erritua: sagardogileak "txotx" esandakoan sagardoa kupeletik zuzenean edalontzian hartzea eta edatea.

Erreserba eskaria: Top esperientzia

Eskatzaileaaren datuak

Erreserbaren datuak

Jardueraren izena: Sagardoa historian zehar.


Erdi aroko Hernani ezagutzeko ibilbidea

calendar
Hizkuntza *

** Ondorengo BALDINTZAK automatikoki onartuak geratuko dira erreserba egiterakoan:

Gidaren esana egin beti. Errespeta ezazu lagun urkoa. Helduak izango dira beraiekin doazen adin txikikoen arduradunak. Partaideren batek ekintzaren zehar bere zuhurtziagabekeriagatik balizko istripu bat izanez gero, antolakuntza arduratik salbuesten du.
Antolatzaileek bere gain gordetzen dute egitaraua aldatzeko eskubidea. Erabat debekaturik dago filmatzea nahiz grabatzea Antolatzaileen berariazko baimenik gabe.