Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Herria Jaiak

Jaiak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zaindariaren jaiak ekainean ospatzen dira, 23tik 27ra bitarte, San Joan Bataiatzailearen omenez. Antolatutako ospakizunen artean azeri dantza nabarmendu behar da, tradizio handia izaki herrian oso harrera ona duena; 25ean, 26an eta 27an egiten da, eta Inauteri jaietan errepikatzen da. Honako hauek ere aipatzekoak dira: 23an, San Joan bezperan, akelarrea eta sua; 25ean koadrilen eguna izaten da, eta giro ederra izaten da herrian; eta, azken egunean, 27an alegia, San Joanen konpartsa.

Gainera, urtean zehar beste hainbat jai- eta kultura-jarduera ospatzen dira.

Urtarrila Erregeen kabalgata (urtarrilaren 5a).
TXOTX denboraldiaren hasiera (sagardotegien denboraldia, apirilaren amaierara arte luzatzen dena).

Otsaila Santa Ageda koruak (otsailaren 4a)
Kaldereroen konpartsa (egun aldakorra).
"Iñude eta artzainak" konpartsa (egun aldakorra).
Inauteriko kontzertua (inauteri aurreko igandea).
Inauteriko jaiak (egun aldakorra).

Martxoa Tolarea Sagardo Naturalaren Kofradiaren kapitulua (martxoko hirugarren
igandea).

Apirila Extremadurako jardunaldiak.
Dantzari festa.
Txistulari Gazteen txapelketa (azken asteburua).
Argazki rallya.

Maiatza Txalaparta festa.

Ekaina Osinagako jaiak.
San Antonio jaiak Ereñotzun (ekainaren 13a).
San Joan jaien aurreko kontzertua (San Joan egunaren aurreko larunbata).
Azeri bila lasterketa (San Joan egunaren aurreko larunbata).
San Joan zaindariaren jaiak.

Uztaila San Fermin jaiak Martindegin (uztailaren 7a).
Karmengo jaiak (herriko hirigune historikoa: Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea).
Erromeria eta herri-kirola San Inazio egunean (uztailaren 31), Santa Barbara mendian.

Abuztua Portu auzoko jaiak (abuztuko azken asteburua).

Iraila Artisten topaketa.
Sagardoaren eta Sagarraren eguna (iraileko hirugarren igandea).
Trikitilarien lehiaketa (iraileko hirugarren igandea).
Mugarri bisita (iraileko azken larunbata). Herriko mugarriei bisita egiten zaie.
Zikuñaga auzoko jaiak
Latsunbeberri-Marielutsen auzo eguna
Karabelen auzo eguna

Urria Argazki rallya.
Albokalarien topaketa.
Mikologia-astea (URRETXA Urumeako Mikologi Elkartea).

Azaroa Mendizaleen astea (MENDIRIZ MENDI Elkartea).

Abendua Artisautza-azoka (GABILTZA, abenduko lehen igandea).
Dantza askatuko txapelketa – Gazteen Dantza Txapelketa (abenduko lehen igandea).
Santo Tomas eguna.
Olentzero (abenduaren 24a).
Urte Zahar Erronda (abenduaren 31).
 

Datozenak aisialdia

Hitzordurik ez

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak

Udalean hitzorduak

Hitzordurik ez
2013.05.22
Zinema: La gran boda

Maiatzak 24, ostirala: 22:30 Maiatzak 25, larunbata: 19:30 eta 22:30 Maiatzak 26, igande... Informazio gehiago