Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Herria Auzoz auzo

Auzoz auzo

Auzoak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hernaniko Udala jarraian ageri diren 24 auzo hauek osatzen dute.

Auzoak     Mapak

Antziola

Antziola bizitegi-auzoa da gehien bat. Hernaniko irteeran dago, Donostiara bidean, Galarreta baino lehenago.

 

http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_1501

Elizatxo

Auzo hau Leoka garbitegian hasten da eta Portu auzoan bukatu, trenbidearen azpitik pasatzen den tunelean. Hemen dago Elizatxo ikastola. 500 auzotar inguru dira.

 

http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_2701

Epela

Hernanitik 4 km-ra dago, Goizuetarako bidean; Ereñozura heldu baino 2,5 km lehenago.  Ereñozu baino auzo txikiagoa da, 125 auzotar inguru ditu. Auzo horretan dago kokatua Hernaniko industria kimikoa, nahiz auzoak baserri kutsari eusten dion.

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_1901

Ereñotzu

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 403 biztanle ditu. Hernaniko herritik 6 km-ra dago, Goizuetarako bidean. 400 inguru pertsona bizi dira. Ereñotzuk herri txiki baten itxura du. XIX. mendean sortu zen, Urumea ibaiaren ondoan, Ereñotzu baserriaren eta ermita baten inguruan. Auzo honetako da Txirrita bertsolaria.

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_1902

Etxeberri

70eko hamarkadan eraikitako etxebizitzaz osatua dago. Florida auzoaren alboan kokatua dago eta 800 auzokide inguru ditu. 

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_1401

Florida

Hernaniko auzo handienetakoa da. Alde Zaharra jarraituta, Urumea ibaiaren ezkerraldean kokatua dago, trenbidearen aldamenean. XIX. mendean, tren-geltokiarekin batera sortu zen auzoa. 50eko eta 80ko hamarkaden artean asko hazi zen eta poliki-poliki Hernaniko Alde Zaharrarekin bat egitera iritsi zen. Gaur egun, industriagune eta bizileku da. 1.000 biztanle inguru ditu.

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_2901

Galarreta

Galarreta auzoan dago izen bera daraman pilotalekua.

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_3003

Jauregi

Hernaniren ipar-ekialdean kokatua dago, Donostiarekin mugakide. Hernaniko gainerako urek ez bezala, Jauregiko urak ez dira Urumea ibaira isurtzen; zuzenean itsasoratzen dira.  Chillida-Leku museoa dagoen Zabalaga baserria auzo honetan dago. 160 biztanle inguru ditu.

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_2001

Karabel

Auzo hau Hernaniko sarreran dago. Astigarragatik datorren sarreratik sartuta, trenbidearen gainetik pasatzen det zubiaren ezkerraldean. Bertan dauka trenak geltokia.

  http://b5m.gipuzkoa.net/url5000/?id=K_040_1702

Karobieta

Elkano kalearen eta Marieluts auzoaren artean kokatua dago. Bere gune nagusiak Atxegindegi plaza estalia eta Langile Ikastola dira.

   

Latsunbe

Alde Zaharraren eta Sorgintxulo auzoaren artean kokatuta dago. Aintzina, baserriak eta ubide bat (gaur egun kanalizatua eta lurperatua) zeuden bertan, baita ikuztegia ere. XX. mendean eraiki ziren etxeek "Txaleten auzoa" izena eman zioten, baina 80ko hamarkadan bertako toponimia berreskuratu zen. Berriki eraiki diren etxebizitzek auzo berria sortu dute (Latsunbe Berri). Bertako auzotar ezagunena Gabriel Celaya poeta da, gaur egun Ertzaintza dagoen lekuan zegoen baserri batean jaioa.

   

Lizeaga

Auzune hau udaletxearen atzealdean dago. Langileentzako auzo bezala sortua, hor daude besteak beste zaharren egoitza eta Gaymur ikastola. Ansorenatar txistulari familiaren jaiotetxea ere hemen dago.

   

Mañe i Flaquer

Zinkoeneatik Florida aldera joanda hasieran, ezkerraldean dagoen auzunea da Mañe i Flaquer. Hor dago Karmelo Labaka institutua.

   

Marieluts

Auzo berria da, lehengo Marieluts baserriaren lurretan sortua. Latxunbe Berri eta Karobieta (Kaleras) auzoekin muga egiten du.

   

Martindegi

Hernaniren ipar-ekialdean dago, Astigarragarekin mugan. Inguru horietan sagardotegi bat baino gehiago dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 142 biztanle ditu.

   

Osinaga

Sakanabatutako baserriz osatutako auzoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 211 biztanle ditu. Hernaniko sagardotegi asko hemen daude.

   

Pagoaga

Sakanabatutako baserriz osatutako auzoa. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 61 biztanle ditu.

   

Portu

Garai batean Hernaniko baso eta burdinoletatik egurra, ikatza eta burdina ateraten zen, eta Donostiara eramateko era bakarra, egungo Portu auzotik igarotzen ziren gabarrak ziren. Elizatxo eta Osinaga auzoen artean dago.

   

Sagastialde

Zinkoeneatik Galarretara bidean bukaeran eskubi aldera dagoen auzunea da. Atletismo pistaren inguruan. Baserri zahar gutxi batzuk daude, gehienak etxebizitza berriak dira.

   

Sagastialdeberri

Sagastialde auzoaren zabalgunea da, atletismo pistaren bestaldean eraikitako etxe berriek osatzen dute.

   

Santa Barbara

Santa Barbara mendiaren magalean dauden etxe bakarti eta baserri sakabanatuz osatua. Auzo honetan daude Santa Barbara gotorlekua eta baseliza. Urnieta-Donostia bideak bereizten du Hernaniko gainerako auzoetatik 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 812 biztanle ditu.

   

Sorgintxulo

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 247 biztanle ditu.

   

Zikuñaga

Hernaniko patroia zen izen bereko amabirgina zuen ermita zegoen bertan. Amabirginaren irudia 70eko hamarkadan ostu zuten. Auzoa 60ko hamarkadan handitu zen, industrializazio garaiko etorkin-langileekin. Auzoa izen bereko paper-fabrikaren itzalpean dago. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 742 biztanle ditu.

   
 

Hernaniko alde zaharra

Hernaniko alde zaharrean osteratxoa egingo dugu. Bertan diren eraikin eta kaleak ezagutuz.

udalatxea_plaza

Txikia da Hernaniko kaxkoa, baina merezi du hori bisitatzeko denbora hartzea. Gudarien Plaza da erdigunea. Bertan daude udaletxea eta San Joan Batailatzailearen eliza, San Joan da hain zuzen ere, herriko patroia.

Bi eraikin horien inguruan dauden etxeek jatorrizko itxura mantendu dute, eta plazak beste inguruko kaleekin komunikatzeko dituen hiru pasabideek (bat Lizarraga kalera ematen du eta bik Ezkiaga pasealekura) xarma berezia ematen diote plaza honi.

 

 
Kardaberaz kaleaPlazatik alde zaharra osatzen duten bi kaleak ateratzen dira: Kale Nagusia eta Kardaberaz kalea. Lehenengoan, batez ere, historia asko duten jauretxeak daude. Dotoreak izanagatik ere gutxik erreparatzen diete, kaleak estuak direla medio. Bi kaleek Plaza Berrin egiten dute bat berriz eta, norabide horretan, hor amaitzen da Alde Zaharra.


Ezkiaga pasealekuak San Joan Batailatzailearen elizari inguratzen du. Hor ezkiek osatutako  zuhaizti bat dago eta horregatik, herritarren artean “Tilosetako pasealekua” bezala ezagutzen da gune hori (gazteleratik hartua).
Pasealekuak plaza itxura hartzen du elizaren atzealdean eta hor frontoia eta kioskoa daude. Orain ohitura galduta dagoen arren, duela gutxi arte, makina bat erromeria egiten zen hor.

 

Leokako labaderoaIzatez alde zaharra ez den arren, gune horretatik oso gertu (udaletxetik minutu batera) Leoka ikuztegia dago eta ondoan Santa Kruz ermita. Herri gehienetan gertatzen den bezala, gaur egun ez du erabilerarik, baina garai bateko itxura mantentzen du eta merezi du gune hori bisitatzea. Ikuztegiaren gaineko pasabidean, Isidro Ansorena txistulari handiaren jaioetxea ikus daiteke, Leokadisti.

 

 

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak

Udalean hitzorduak

Hitzordurik ez
2013.05.17
ENPLEGU GIDARIA, ZU ZEU

Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago