Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Turismoa

Turismoa



PLAN BEREZIA HERNANIN 27AN!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
 

2013KO TXOTX DENBORALDIA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

INFORMAZIOA

 

 

 

 

 

Hernaniko Ibilbide-Sarea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hernaniko Udalak, Mendiriz Mendi elkartearekin eta Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean Hernaniko Ibilbide-Sarea bilduma osatu du.

Luzera eta zailtasun ezberdineko ibilbideak dira, eta horien bidez udalerriko bai kultur-eta historia-intereseko, bai balio handiko natur guneak ezagutu daitezke.

Hernaniko Ibilbide-Sarea 11 ibilbidek osatzen dute eta hiru ataletan banatzen dira:

- Ibilbide Urdinak: Santa Barbara, Sagardotegiak, Ondiri bira eta Urruzuno. (Diptiko urdinak).

- Ibilbide homologatuak:  Epele, Ereñotzu eta Oberan.  ( Diptiko moreak).

- Freeriderrak (balizatu eta markatu gabe, GPS bidez edo diptikoetako deskripzio zehatzak jarraituaz egiteko): Larregain, Usokori bira, Latse eta Aparrain. (Diptiko arrosak).

 

 

I. Bakailao Astea Hernanin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
urriaren 22tik 28ra

Hernaniko Udalak, Berriak merkatarien eta ostalarien elkateak eta Donostialdea turismoguneak, I. BAKAILAO ASTEA antolatu dute.

Laguntzaile dira Basque Culinary Center, Lizartza Selekzioa eta Hernaniko Akarregi, Altzueta, Iparragirre, Itxasburu, Larre Gain, Olaizola, Otsua Enea, Rufino eta Zelaia sagardotegiak. Hernaniko 4 elkarte gastronomiko ere dira partaide: Elizatxo, Santa Barbara, Lagun Artea eta Xalaparta.

Bakailaoa protagonista izango den ekimen berri hau urriaren 19, goizeko 11:00etan aur­keztuko da Basque Culinary Center-en emango den prentsaurrekoan.

Egitaraua:

Urriaren 22an: Bakailaoaz gozatzen: sagardo eta bakailao dastaketa eta show coocking (bakailaoarekin). Basque Culinary Centerren. 19:00etan.

Urriaren 23an: Mahai-ingurua. Hernaniko Biteri kultur etxean. 19:00etan.

"Zentzumen eta Sensibilitatea. Aztertu, ohartu, sentitu eta hunkitu: SAGARDOTEGIKO menua".

Dr. Iñaki Álava (BCC. Basque Culinary Center):
      "Cata hedonista y percepción, cómo disfrutar en la sidrería"
Dr. Iñaki Etaio (LASEHU. Laboratorio Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea):
      "Zentzumenen bidezko kalitatearen kontrola kalitate bereizituko produktuetan:
               Idiazabal gaztaren eta txahala haragiaren adibideak"

Urriaren 28an:

Azoka berezia: bakailaoarekin lotura duten produktuak. Hernaniko Urbieta ka­lean (Plaza Berria eta Elkano kalearen arteko gunea). 10:00etatik 14:00etara.

Festa Atsegindegin. Lehiaketa (oinarriak eta sariak): 11:00etan Bakailaoa pil-pil eran lehiaketa, sari banaketa, bakailao pintxoez eta sagardoaz gozatzeko aukera...

NABARRHERRI ekimena: Plaza Berrin. Goizean zehar.

 

Turismoko praktikak 2012ko udan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hernaniko Udalak udalerriaren inguruko informazioa zabaltzeko informazio gune bat ezarriko du udan bisitari izango direnentzat.

Uztailean eta abuztuan Hernanira hurbiltzen direnek, hortaz, bisitatzeko moduko tokien berri zuzena jaso ahal izango dute bertan.

Hernaniko Udalak, egitasmo honetaz baliatuz, turismoko informazio gune horretan praktika aldia egiteko aukera eman nahi dio turismo ikasketak egiten ari den ikasle bati. Beraz, interesatuak nahikoa du Hernaniko Udalera jo eta bertan, sarrera erregistroan, oinarriak jaso eta izena ematearekin.

Izena emateko epea maiatzaren 16tik 30era (biak barne).

Zalantzak argitzeko telefono honetara dei ezazue: 943 33 70 28

Ezinbestekoa da euskera jakitea.

 
1. orrialdea 2 -tik