Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Ingurumena

Ingurumena

BARATZA PUBLIKOAK

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hernaniko Udal Pleno Batzarrak, 2013ko apirilaren 30ean egindako bilkuran Udal baratzen emakida eta erabilerarako araudi orokorra onartu zuen.

 

ASIAKO LIZTORRA 6 habia kenduta, 1200 erregina gutxiago!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

494px-Vespa_velutina_08Hernaniko Udalak, Donostialdeako beste hainbat udalekin batera, kanpaina jarri du abian Vespa Velutina edo Asiako liztorraren eragina murrizteko.

 

Olioa birziklatzeko sistema berria Hernanin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

olioa_birziklatzeko_makinaEkimen honen helburua erabilitako olioak sortzen duen hondakin kutsagarria murriztea, ingurugiroari inolako kalterik ez egitea eta erabilitako olioaren portzentajea handitzea da, olio bilketa erraztuz.

Kutxa Ekoguneak eta Hernaniko Udalak sinatutako hitzarmenarekin abian jarri da Hernanin olioa birziklatzeko sistema berria. Olioa birziklatzeko sistema garbi, eroso eta jasangarria da honakoa: etxean sortutako olio hondakinak (frijitu ondorengoak, kontserba potetakoak…), arraskatik bota ordez, pote honetan bilduko dira. Betetakoan, herriko hainbat puntutan kokatutako makinan sartu eta trukean beste bat jasoko da, hutsa eta garbia. Erabilitako oliotik autoentzako erregaia, sortuko da.

Guztira, 10 makina izango dira, 24 orduz martxan, herriko puntu ezberdinetan kokatuta:


- Larramendi kalea 7

- Txantxilla auzoa

- Portu auzoa

- Karabel auzoa

- Zikuñaga auzoa

- Etxeberri auzoa

- Ereñozu auzoa

- Marieluts auzoa

- Antziola auzoa

- Biteri Kultur etxea

 

 


Olio ontzi bat etxe bakoitzean

Ontzien banaketa etxez-etxe egingo da larunbatetik aurrera. Olio bote berrerabilgarriarekin  batera,  informazio eskuorri bat jasoko da etxebizitza bakoitzean, birziklatzeko prozesu berri honen azalpenekin

 

Hernani jasangarriago baten alde

 

Bada denbora Hernaniko Udalak ingurumenarekiko ohitura arduratsuen aldeko ekimenak bultzatzen dituela eta gaur Kutxa Ekogunearekin sinatzen duen hitzarmen honetan olioa birziklatzeko sistema berriaren ezarpenaz gain, Eskoletako jangelatan menu ekologikoak buktzatzen dituen Ekolapiko proiektua eta Ontziratu zaitez! kanpainaren bigarren fase bat martxan jarriko dira.

 

Ekolapiko Galardi aurreskolan

Galardi aurreskolak jangeletan menu ekologikoak ezartzearen aldeko apustua egin du Ekolapiko ekimenean parte hartuz. Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologikoa eta orekatua txertatzeko proiektua da, bertako eta garaiko produktu ekologikoen erabileran oinarritua.

 

Maiatzaren 21an abian jarri zen proiektu honi esker, Hernaniko 83 haurrek osasuntsu eta kalitatearekin jateaz gain, elikadurak, landa garapenak eta ingurumenak gure egunerokotasunean duen garrantziaz ohartuko dira.

 

Ekolapiko egitasmoan Kutxa Ekogunearekin batera, Biolur, Cristina Enea Fundazioa, ENEEK, Gipuzkoako bailara bakoitzeko landa garapen elkarteak eta Manttangorri elikagai ekologikoen enpresa banatzaileak parte hartzen dute.

 

 

Hernani ontziratu da!

Duela urtebete Ontziratu zaitez! ekimena abian jarri zen Hernaniko arrandegietan eta orduz geroztik 3.000 erabiltzailek jarraitzen dute tupper berdea erabiltzen erosketak egiteko. Keinu txiki honi esker, hernaniarrek arraina biltzeko paper eta plastiko pila  aurreztu dute ingurumenarekiko kaltea murriztuz. Lehenengo edizio honen arrakasta ikusita, Hernaniko Udalak harategietara zabalduko du ekimen hau. Horretarako, laster tupper urdinak banatuko dira bertako erabiltzaileek harategietako erosketak modu eroso, garbi eta jasangarrian egin ditzaten.

 

Nazioarteko adituek Hernaniko Atez Atekoa goraipatu zuten

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Paul_ConnetAurtengo Europa Zero Zabor kongresua Donostian egin dela eta, nazioarteko adituek Hernaniko Atez Atekoa bisitatu dute. Bertan izan dira Paul Conté (New Yorkeko Saint Lawrence Unibertsitateko irakasle emeritua), Enzo Favoino (Europako Konpostaje sareko lehendakariordea), Joan Marc Simon (Zero Waste Europe sareko koordinatzailea) eta beste hainbat aditu. Alkatearen azalpenak entzunez bisitatu dute kaxkoa, zintzilikarioen sistema ezagutzeko. Interes handia azaldu dute partaide guztiek eta sistema, eraginkorra eta garbia dela nabarmendu.

 

Adibide gisa, hona hemen, bisitaren ondoren esandako hitzak:

PAUL CONNETT:
«Soluzio oso elegantea eta kreatiboa iruditu zait. Zalantzarik gabe, eredu izan beharko luke honek. Munduan, beste inon ez dut ikusi parekorik»

 

Zero Waste Europeko kideak Hernanin

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Europa mailako zero zabor mugimenduak, Zero Waste Europek, maiatzaren 12 eta 13rako kongresua antolatu du Donostian.  Biltzar ofiziala, berez, maiatzaren 12an eta 13an izango bada ere, bezperan hainbat hitzaldi eta ekitaldi izango dira, Zero Zabor politikekin lotuta.

Hondakinen kudeaketaren gaia, eta zero zabor bidea hizpide izango duten hainbat ekitaldien artean, besteak beste, partaideek Hernanin burutzen den atez ateko bilketa ezagutzeko aukera izango dute. Ostiralean, hilak 11, Luis Intxauspe alkateak egingo die harrera eta Hernanin orain bi urte, hondakinak kudeatzeko hartutako norabidearen berri emango die;  sistemaren azalpenak, datuak... azalduko dizkie eta ondoren, herrian zehar bisita egingo dute, sistemaren funtzionamendua bertatik ikusteko.

 
1. orrialdea 2 -tik

Kexak eta iradokizunak

sample Herritarra udaletxeko langile eta ordezkariekin harremanetan jartzeko bide erosoa. Kexak eta iradokizunak
Azken hilabetea Maiatza 2013 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
2013.05.17
ENPLEGU GIDARIA, ZU ZEU

Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago