Hernaniko udala | Ayuntamiento de hernani

Hasiera Berriak Zerbitzuak

Zerbitzuak

Udal langileak greban

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Mugimendu sindikalek, irailaren 26rako egindako greba deialdiarekin bat egiten dugu Hernaniko Udaleko eta Ongintza Patronatuko langileok.

Udalari  eta Gizarte Ongintzako Patronatuari dagokienean, hauexek dira ezarri diren gutxieneko zerbitzuak: udaltzaingoa osotasunean,  sarrera erregistroa goizez udaltzaingoan,  eta hilobiratze zerbitzua.

Herritarrak gonbidatzen zaituztegu greba egitera eta  mobilizazioetan parte hartzera:

Goizean: Donostian (12:30ean Artzai Ona katedralaren inguruan); Hernanitik goazenak Anoeta estadioaren inguruan 11:30ean.
Arratsaldean: Hernanin bertan: 18:00etan Gudarien plazan.
Ordu berean Lasarten eta Andoainen ere izango dira.

 

Florida kalean trafiko aldaketa.

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Udalak egunotan Floridan egindako trafiko moldaketa dela eta, gaurtik aurrera bi norabide izango ditu. Floridatik datozen autoak, Gartzia Goldaraz auzora sartu ahal izango dute eta hortik Zinkoeneako errotondara heldu.

 

Herri barruko autobusa abuztuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Odutegi berezia izango du abuztuko goizetan

Astelehenetik ostiralera, 10:30ean eta 12:30ean

Ibilbidea: Elkano-Zikuñaga-Etxeberri-Elkano

 

Kaleko argiak aldatu ditu Udalak, energia aurrezteko eta argi kontaminazioa jaisteko

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
UDAL_LANGILEAK 

Hernanin energia eraginkortasunerako proiektua burutu da, emaitza onekin eta espero baino inbertsio txikiagoarekin.

Udal langileak izan dira proiektu hau aurrera eraman dutenak; bai erositako materialaren eskaintzak hobetzeko egindako kudeaketari dagokionez, eta bai instalazio lanetan. Udal langileak aritu izanak ahalbidetu du aurreikusi baino inbertsio txikiagoarekin egitea: 38.450€. Elektrizitate fakturetan soilik aurreztuko denarekin, proiektua 4 urtetan amortizatua izango da.

 

Autobus geltokietan aldaketak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Herritarrei jakinarazten zaie urtarrilaren 16tik aurrera Akarregi poligonoko  zonaldeko geltokiak lekuz aldatu egingo direla.

  • Gaur egun gasolindegi ondoan dagoen geltokia Karabel kalearen  eta Zikuñaga auzoaren  inguruan dagoen biribilguneko zonaldera mugituko da. Geltoki hori autobusetako bidaiariak  igotzeko eta jaisteko izango da.

Inguru horretako  zonaldea oinezkoentzat egokitu egin da, geltokira errazago hurbiltzeko.

  • Akarregi poligonoko  20 zenbakiaren  parean dauden geltokiak (errepide nagusia) leku hauetara aldatuko dira:

-       Astigarragaruntz: Akarregi poligonoko 3 zenbakian dagoen eraikinaren atzealdera.

-       Hernaniruntz: Akarregi poligonoko 20 zenbakian  dagoen  eraikinaren atzealdera.

Aldaketa  horiek   2012ko urtarrilaren 16an, astelehenean, sartuko dira indarrean.


Ikusi Autobus ibilbide berria mapa handiago batean
 
1. orrialdea 2 -tik