HERNANI HERRI ARDURATSUA DELAKO.
Azken egun hauetan hainbat komunikabideetan agertzen diren mezuak, albiste eta iritziak entzuterakoan, Hernanik hondakinen gaiarekiko azalarazi duenaren inguruko hausnarketa txiki hau plazaratu nahiko genuke.
HERNANI HERRI ARDURATSUA DELAKO.
Azken egun hauetan hainbat komunikabideetan agertzen diren mezuak, albiste eta iritziak entzuterakoan, Hernanik hondakinen gaiarekiko azalarazi duenaren inguruko hausnarketa txiki hau plazaratu nahiko genuke.
Datorren astelehenean, apirilak 29, Antziolatik Galarretara doan bidean kolektorea pasatzeko obrak hasiko dira. Lau hilabeteko iraupena izango dute (irailaren 8ra arte).
Bide zati hau erabat ITXITA geratuko da IBILGAILU GUZTIENTZAT apirilaren 30etik iraliaren 9ra, gaur arteko irteera hau erabiltzeko aukerarik gabe. “Cuesta de la muerteko” bidea, beraz, ezin izango dugu Hernanitik irteteko erabili, alternatiba, Txantxillako irteera izango da. Ikus Udaltzaingoaren gomendioak
Ibilgailu astun eta artikulatuak Karabeletik Zinko-Eneara eta Floridako lantegi eta biltegietara joateko orain arteko baimenak bereziak bertan behera geratzen dira aipatu egunetik aurrera, hauen zirkulazioa erabat debekatuta gertazen delarik, salbuespenak salbuespen.
Antziola eta Galarretako bizilagunei eragingo dizkien arazoak murriztu nahian lan hau fase ezberdinetan garatuko da.
- I. Fasea: apirilak 29-ekainak 19
“Cuesta de la muerte” osorik moztuko da Galarreta eta ETXEARREAGAko bidegurutzearen artean.Bidegurutzera Antziolatik sartuko da (norabide bikoitza), bakarrik bertan bizi direnentzat.
- II. Fasea: ekainak 20-uztailak 18
“Cuesta de la muerte” osorik moztuko da Galarreta eta ETXEARREAGAko bidegurutzearen artean. Bidegurutzera Antziolatik sartuko da (norabide bikoitza), bakarrik bertan bizi direnentzat.
- III. Fasea uztailak 19-abuztuak 6
Osorik moztuko da MENDI-MENDIANeko bidegurutzearen eta Antziolako zati urbanizatuaren goiko aldearen artean.Horren aurreko zatian, estu samarra denez, ibilgailuak txandaka igaroko dira, orain alde batekoak orain bestekoak, semaforoen bidez, bakarrik MENDI-MENDIANera joateko. Antziolako ekialdeko bidearen goiko aldeko zatian aldi baterako norabide aldaketa egingo da, hartara “cuesta de la muerte” ireki ahal izango da berriz ibilgailu arinentzat.
- IV. Fasea: abuztuak 7-irailak 9
Osorik moztuko da Antziolara joateko erdiko bidearen eta MENDI-MENDIANera joateko bidearen artean. Ondoko goiko zatian, estu samarra denez, ibilgailuak txandaka igaroko dira, orain alde batekoak orain bestekoak, semaforoen bidez, bakarrik MENDI-MENDIANera joateko. Aldi baterako norabide aldaketa mantendu egingo da Antziolako ekialdeko bidearen goiko aldean.
Hala ere, informazio gehiago nahi duenak, Udaltzainei dei diezaioke (943 24 89 00).
Barkatu eragozpenak
TOKIKO TALDEA SORTZEKO LEHEN HITZALDIA:
EGUNA: apirilaren 24a
ORDUA: 19:00
LEKUA: Udaletxeko Areto Nagusia
Hernaniko Udaleko otsailaren 26ko Osoko Bilkurak, Bilduk aurkeztutako 197/2006 DOKTRINA: ZIGOR GEHIGARRRIAREN ANKERKERIA mozioa onartu zuen.
Ankerkeria hau salatzeko martxoaren 20an :
- 12:00etan elkartaratzea deitu du LABek, Udaletxeko Plazan
- 20:00tan manifestazioa deitu du Herrirak plazatik abiatuta.
Udalak, bertaratzera gonbidatzen ditu hernaniar guztiak.
Hernanin lehen aldiz burutu den proiektu honen arrakasta ikusi ondoren, beste bat martxan ... Informazio gehiago